Itxi

prentsa oharrak

Goizeko 11:00etan

Donostiako Musika Hamabostaldia hizpide larunbateko 'Amaraun'ean

N.H.

EITB

Izozkigile bat eta turroigile bat jarri dituzte aurrez aurre Euskadi Irratiko saioan

Musika hamabostaldiko doinuak ''Amaraun''era ekarri dituzte saioko armiarmek. Andoni Alonso Musika Hamabostaldiko langilea eta Xavier Sarasola Loinaz abesbatzako zuzendariak izan dira saioan, hamabostaldi honek dakartzan eskaintza musikalari buruz hitz egiteko.

Bestalde, Jose Mari Barainka Eskolapeko izozkigilea eta Ezeiza etxeko Jose Ignazio Galarraga turroi egilea, aurrez aurre izan dira udako ''Bi aurpegi'' tarte berrian. Udara eta neguko gozoak alderatu dituzte. Horretaz gain, Joxeina Etxeberria Euskadi Gazteako esatariaren gustuko musika, pelikula kuttuna eta galtzeko leku berezia ezagutu dituzte&' || 'nbsp; ''Amaraun''ean.

Azkeneko urteetan, euskal gastronomiak atzerrian lortu duen arrakastaz ere mintzatu dira saioan. Horretarako Hondarribiako Sugarri jatetxeko Manu Thalamas eta Abarka jatetxeko Paula Bujanda arduraduna izan dituzte elkarrekin.

Saioari amaiera emateko, astero bezala, kazetari gazteen tertulia izan da. Aste honetan Borja Ruiz, Zuriñe Sanchez eta Itziar Irizar izan dira azken orduko gaiak mintzagai izan dituzten gazteak.