Itxi

prentsa oharrak

Eguerdian

Bideo jokoen musikaz, ostiraleko 'Udan Blai!' saioan

I. A.

Euskadi Irratia

Bideo jokoentzat musika sortzen duen Mikel Fernandez Krutzaga elkarrizketatuko dute.

Bideo Jokoek euskal musika dute, edo behintzat Euskal Herrian egina. Soinua Miker Fernadezek sortzen die. Gramia duen musikaegilea elkarrizketatuko dute ostiralean ''Udan Blai'' irratsaioan 12:00etan.

Gainera, mandorik behar ez duen kontsola berria ezagutuko dute. Kinect du izena eta Microsoftek Bilbon aurkeztuko du ostiral honetan. Bilboko Alondegian aurkeztu eta ondoren EITBren Bilboko egoitzaren harreran probatzeko aukera izango da. Bideojoko zaleekin arituko dira "Blai"n albistea nola jaso duten jakiteko.

Eta Mikel Fernandez Krutzagari ere bideo kontsola honengatik galdetuko diote. Talde askorentzar sortu ditu berak partiturak. Kepa Junkeraren K diskoarekin Grammya irabazi du. Baina bere azken soinuak bideo jokoetan txertatzeko sortu ditu.

Udako test azkarrari aurre egin beharko dio Iñigo, The Uski´s taldeko abeslariak, eta ondoren Genevara joango dira "Andiamo"ko lankideen eskutik.

Barricadaren doinuak ere ekarriko dituzte. Zarauzko hondartzan kontzertua ematekoa zen talde nafarra, baina Asti zelaian izango da azkenean. Aldaketen berri emango diete "Blai"n.

Bruzirekin agurtuko dute saioa. Sare sozialetan izena eman berritan bere inpresioak azalduko dizkie Bruce &' || 'amp; The Xiprixtins taldeko gidariak.

Beste aste betez Ipoda zozketagai izango dute.