Itxi

prentsa oharrak

Eguerdiko 12etan

Azpeitia-Lasao tren zaharrean Olatz Prat abeslariarekin

I.A.

Euskadi Irratia

'Blai' saioa tren hotsez blaitzeaz gain Olatz Prat abeslariaren ahots beltzarekin zinprinstinduko da.

Azpeitiako tren museoa eta tren zaharra oso ongi ezagutzen ditu Olatz Prat abeslari. Bertan jaiotzeaz gain bertan egiten du lan. Abeslaria izateaz gain, kazetaria ere badelako Olatz Prat. Trenean igota elkarrizketa egingo diote Itziar Arangurenek aurkezten duen saioan. Martin telesaila, Goenkale edo azkenez "80 egunean" filmean ikusi dugu Jose Ramon Argoitia aktorea. Oso jende gutxik daki ordea izatez ekonomialaria dela, eta boxeo jarraitzaile sutsua. Musikarekin atzera eginez Jose Ramon Argoitia sartuko dute karramarroen diskotekan.Beste aste betez Ipod –a zozketagai izango dute astero bezala ''Udan Blain''.