Itxi

prentsa oharrak

Gure historiaren doinuak

'Euskal Herriko Lur Maitea', Radio Euskadiren eta Elkarren eskutik

E.M.

eitb.com

EITBren Multibox aretoan aurkeztu dute bilduma diskoa. Gainera, lan honetan parte hartu duten abeslariek kontzertua eskainiko dute azaroaren 27an Euskalduna Jauregian.

Radio Euskadik eta Elkarrek Euskal Herriko Lur Maitea bilduma diskoa aurkeztu dute. Hitzordua EITBk Bilbon duen egoitzako Multibox aretoan izan da eta ondoren, gonbidatuek Txomin Artolaren, Niko Etxarten eta Naia Roblesen kontzertu txiki batez gozatzeko aukera izan dute.

Euskal Herriko Lur Maitea izaneko bilduma berri hau memoria liburu bat bezalakoa da, gure herriaren bakarkako eta taldekako memoria liburua. Izan ere, lan honetan musika mota oro bildu dituzte, beti ere emozioaren ikuspuntutik begiratuta, 60ko hamarkadatik hasita eta 80koaren hasierara arte. Hemen dituzu entzungai lan berri honetako hiru kanta: ''''Aitorren hizkuntza zaharra'''', ''''Aita semeak'''' eta ''''Nire herria bezala''''.

Oinarrizko 40 abesti

CD bikoitza da eta 40 abesti dakartza. Besteak beste Luis Mariano, Ameslariak, Urretxindorrak eta Argoitia anai-arrebak entzuteko aukera ematen digu. Halaber Errobik, Itoizek, Haizeak, Benito Lertxundik, Mikel Laboak, Xabier Letek, Imanol Larzabalek, Lourdes Iriondok, Amaia Zubiriak, Antton Valverdek, Estitxuk, Pantxoa eta Peiok, Jean Mixel Bedaxagarrek, Gontzal Mendibil &' || 'amp; Xeberrik, Jokin eta Josuk, Patxi Villamorrek, Txomin Artolak, Gorka Knörrek, Niko Etxartek, Urkok, Erramun Martikorenak eta Ruper Ordorikak ere hartzen dute parte lanean.

Gu Girarekin gertatu zen bezala, honakoan ere Radio Euskadik eta EITBk indarrak batu dituzte proiektua bultzatzeko, benetako era batean abesti horien xarma bilduta.

Eta azaroaren 27an kontzertua

Gainera, azaroaren 27an ezin ahazteko kontzertua emango dute Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskal Herriko Lur Maitearen abeslarietako batzuk han izango dira.