Itxi

prentsa oharrak

Lehia berria!

Gaur hasiko da Euskadi Irratia-HEM Trindoor lehiaketaren edizio berria

A.E.

Euskadi Irratia

Talde bakoitza 3 kirolarik osatzen dute: arraunlaria, txirrindularia eta korrikalaria. Gaur abiatuko da gizonezkoen Trindoor edizio berria! Jarraitu ezazu "Hiru Erregeen Mahaia"n, larunbatetan.

Euskadi Irratia-HEM Trindoor txapelketa berriro martxan da! Herri-arteko txapelketa da Trindoor lehia. Talde bakoitza 3 kirolarik osatzen dute: arraunlaria, txirrindularia eta korrikalaria. Hirurak herritarrak. Gizonezkoen txapelketa izango da denboraldiko lehen hau; emakumezkoena, berriz,&' || 'nbsp; 2011ko urtarrilean hasiko da.

Ezaugarriak:

Trindoor : estalpeko triatloia ariketa makina finkoetan Kirolak: txanda emanaz 1000m arraunean + 5km bizikleta finkoan + 2km korrika

Noiz: 2010eko urriaren 9tik abenduaren 26ra bitartean larunbatero

Non: EiTBren Donostiako Miramongo egoitzan Ordua: 16:00etatik 17:00etara bitartean.

Talde kopurua: 16 taldeFormatua: 2 talderen arteko kanporaketa zuzenak Final laurdenetan eta Final aurrekoetan, eta Lauko Finala.

Ez galdu eta entzun zuzenean, Euskadi Irratian, larunbat honetan!