Itxi

prentsa oharrak

23:10etik aurrera

Obulu edo esperma emaileei buruz, asteazkeneko 'Ilargipean'

M.O.

Euskadi Irratia

Gorka Barrenetxea, Quiron ospitaleko Lagundutako Ernalkuntza eta Ginekologia arduraduna, izango dute gonbidatu.

Obulu eta esperma emaile izateko aukerari buruz arituko dira solasean asteazkeneko "Ilargipean", 23:10etik aurrera, Gorka Barrenetxea Quiron ospitaleko Lagundutako Ernalkuntzako eta Ginekologia arduradunarekin.

Edonor ezin daiteke emaile izan: baldintza jakin batzuk behar izaten dira, bai emakumeek eta baita gizonek ere. Emateko prozesu bat jarraitu beharra dago eta mugak ere badaude. Horretaz guztiaz hitz egingo du Dani Arizalak gonbidatuarekin.