prentsa oharrak
"Faktoria"n Euskadi Irratian
Frankismoaren ikurrak geratzen dira oraindik gurean
Euskadi Irratia
Euskal Autonomia Erkidegoan gelditzen diren ikur frankistak kentzeko erabakia hartu berri du Gasteizko Legebiltzarrak. Entzun "Faktoria"n eginiko mahaingurua!
Oraindik badira Frankismoaren ikurrak, bereziki hiriburuetan. Batzuk aipatzearren, Gasteizen, katedral berrian eta Bilbon, Espainiako Ogasunean eta Korreosen bulegoetan.
Gipuzkoan, berriz, adibideak gutxiago dira, baina batzuen ustez, donostian, Urgull mendian dagoen Jesusen Bihotzak, lotura zuzena du frankismoarekin.
Orain, Jaurlaritzak ikur frankisten zerrenda egingo du, eta zehaztu, horiek kentzeak zein kostu ekonomiko izango duen.
Iñaki Egaña historialariarekin, Araban, Bizkaian, eta Gipuzkoan dauden ikur frankisten errepasoa egin dugu, baina nafarrokoak ere aipatu ditugu. Nafarroan adibideak gehiago baitira.
Entzun atxikituriko audioan!

