Itxi

prentsa oharrak

'Mezularia'

Enerpellet: Hondakinak baliatuz, mundua hobetzen

eitb.com

Ashoka taldeak babesten du Gernikako enpresa hau. Egur-hondakinekin, erregaia egiten dute, pellet pastillak, hain zuzen. Ashoka taldearen sortzaileari Asturiasko Printzearen saria eman diote.

Ashoka. Gogoan hartu izen hau, eta bere leloa: “Mundua aldatzea edozeinen esku dago”.

Mundua aldatzeko kemena duten pertsonak eta proiektuak laguntzen ditu Ashoka sareak mundu osoan. Bere sortzaileari, Bill Draytoni, eman berri diote Kooperazioaren Asturiasko Printzea saria. Eta laguntzen dituen ekintzaile eta egitasmoen artean, bada proiektu euskaldun bat: Enerpellet izenekoa.

Gernikan dago eta Martin Askazibar da bere sortzailea. Biomasa egiten dute egurraren hondakinekin. Kalefazio galdaratako erregai sosteniblea sortuz. Ebakitzen den arbolaren hondakin guztiak aprobetxatzen dituzt; eta. irabazien zati bat arbola jestionatzen duenari itzultzen diote, arbolak hazten jarraitzeko. Euren bezeroak eskola, ospital, etxe komunidadeak... dira, normalean kalefazio gastu handia duten tokiak.

Lau lantoki dituzte estatuan: Muxikan, Cordoban, Kataluñan eta nagusia, Gernikan. Suitzara, Alemaniara, Frantziara eta Italiara saltzen dute produkzioa, baina helburua estatuan saltzea da, etekin handiena, 200 km inguruan saldu ezkero ateratzen delako.