Itxi

prentsa oharrak

Ainhoa Moiuari elkarrizketa

'Zeinu hizkuntza gehiago zabaldu eta guztiok ikasi beharko genuke'

J.V.M.

Euskadi Irratia

Zea Mays taldearen "Negua joan da" kantuaren bideo-klipak egin du ezagun, batez ere, Ainhoa Moiua. Zeinu hizkuntzan abesten eta dantzan agertzen da bertan.

Arrakasta eta oihartzun handia izan du ekimenak eta Ainhoak ez zuen horrelako arrakasta espero. Zeinu hizkuntzako itzultzaile egiten duen lana erakutsi nahi zuen eta Zea Mays-en jarraitzaile sutsua da, bi ezaugarriak lotu zituen. Etxean bertan, bi abesti grabatu zituen eta taldekoen kontzertu batera eraman zien opari gisa. Hiru egunetara deitu zioten biodeoklipa haiekin egiteko esanaz.

Entzun elkarrizketa osoa atxikituriko audioan!