Itxi

prentsa oharrak

Larunbatean

Irabazle eta galtzaileen artean dagoen diferentziaz, 'Amarauna' saioan

A.A.

Euskadi Irratia

Bergarako Orkestra Sinfonikoaren zilarrezko ezteiei ere erreparatuko diete.

Joseba Tutorren bisita hartuko dute larunbateko "Amarauna" saioan. Berak azalduko du zergatik batzuk arrakastaren aurrean galtzaile izaten diren eta beste batzuk irabazle.

Bergarako Orkestra Sinfonikoak 25 urte beteko dituela-eta, "Amaraun"ean izango dira bi musikari: Leire Ibarzabal eta Irene Agirre. Biak biolin jotzaileak. Bi boluntario ere bai: Jon Basterra suhiltzailea eta Esti Zabala Atzegiko boluntarioa, aurten Boluntariotzaren Europako urtea dela-eta.