Ilargipean
Asteartean 23:15etan
Medium izateko gaitasuna
K.A.
Euskadi Irratia
Mikel Lizarralde Mediumaren konpainian, 'Ilargipean'.
-
Ilargipean
Mikel Lizarraldek maiz esan digu, mediuma bitartekari bat dela. Medio ematen duena komunikaziorako. Botere edo ahalmen estrasensorialak dituen pertsonari esaten zaio medium. Hildako pertsonekin nahiz beste errealitate eta planotako izakiekin kontaktuan jartzen dira eta orokorrean, hauek dakarzkiten mezuak eta jaso behar dituztenak bideratzeaz arduratzen dira. Aipatu behar dugu, baita ere, Medium izateko gaitasuna historian zehar asko aztertu dela eta maiz, zalantzan jarri ere bai. Noiz jakiten du batek Medium izateko ahalmena duela? Nola jabetzen da bat? Eta nola garatzen da gaitasun hau, gorenera iristeko? Asteartean, Mikel lizarralde Mediuma izango dugu Ilargipean, eta berak kontatuko digu beraz, medium izateko gaitasuna zer den eta xehetasun guztiak emango dizkigu lehen pertsonan, 23 :15etatik aurrera, ‘Ilargipean’, Euskadi Irratiaren sintonian.

