Amarauna
Eurokopa 2016 kontrolak
Eurokopa eta salbuespen egoeraz: Biriatun, Bordelen eta Parisen
Segurtasun kontrolek eta garraio publikoan egiten ari diren grebak nola eragin dien kontatu digute Aines Arizmendik, Sabina Hourcadak eta Oihana Ibargurenek.
-
Polizia Frantzian
4:34 min
Biriatun auto ilada luzeak sortu dira aste honetan segurtasun kontrolek eraginda. Egunero joaten da Hendaiatik Donostiara Oihane lanera eta aste honetan, orduerdian egin ohi duen bidea egiteko ordubete behar izan du. Kamioi eta auto pilaketek egoera arriskutsuak sortzen dituztela dio.
Aines Arizmendi Biarriztik Parisera joan da trenez. Grebagatik nasan geratu ez den tren gutxietako batean egin du bidaia; lurrean eserita edo zutik pilatuta joan direla esan digu. Paris azken bi egunetan segurtasun indarrek hartu dutela ere azaldu digu.
Sabina Hourcade berriz, Bordelera joan da, trenez bera ere. Eta Bordele, Eurokopako partiduak jokatuko dituzten hirietako bat denez, salbuespen egoeran dagela dio.
Datorren astetik aurrera, hirurek gurutzatu beharko dute Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga, Angelu, Biarritz eta Hendaiara joateko. Endredosoa dela diote, eta ez dakitela nola moldatuko diren.