Amarauna
Bilboko Aste Nagusia
'Ardura batzuk alde batera utziko ditut, baina beste batzuen truke'
Gisèlle Felli Gorritxok, Aste Nagusiko txupinerak, festen beste alderdi batzuk ezagutzeko aukera izango duela esan digu.
-
13:42 min
Arratsaldeko zazpietan Bilboko Arriaga Antzokiko balkoira jarriko gara guztiok begira, Mari Jaia bere betiko irribarrearekin, koloretako jantzi biziekin eta besoak altxatatuta dantzak noiz hasiko. Festaren eztanda izango da une hori Bilbon. Marijaia agertzeko, hala ere, lehenengo pregoilariak Areatzan batutako jendeari, konpartsetako kideei eta jaiak bizi nahi dituzten bilbotar eta bisitari guztiei pregoia eskainiko die, eta txupinerak suziria piztuko du. Orduan hasiko da, ofizialki, Bilboko Aste Nagusia, eta gaurtik datorren igandera arte jaiak hiriko kaleak hartuko ditu.
Aurten, Patxo Telleria antzerkigileak botako du pregoia, jaka horia soinean eta luma zuridun bikornioa buruan. Eta jaka eta txapel gorria jantzita, berriz, txupinera agertuko da balkoian, suziria pizteko prest: Gisèlle Felli Gorritxo, Komantxe konpartsako kidea. Gaurkoan Amaraunean izan dugu, txupinazioaren une gogoangarrirako ordu gutxi falta direnean.