Amarauna
Arrauna
Donostiako Udalak erabaki du 1939ko arraun txapelketa baliogabetzea
Oriotarrak ez daude konforme. Beraiek irabazi zuten urte hartan. Guztira, orain arte, 31 estropada irabaziak zituzten, baina, erabaki honen ondorioz, 30 dira haien banderak.
-
10:13 min
Oriotar eta oriozale asko ez daude oso konforme Donostiako Udalak hartu duen erabakiarekin: 1939ko Donostiako estropaden edizioa kontuan ez hartzea.
Urte hartakoa ez omen zen Kontxako Bandera ofiziala izan eta, horregatik, baliogabetu egin dute. Donostiako Paseo Berrian dagoen Oteizaren Besarkada eskulturaren aurreko aldean eskaini duten prentsaurrekoan, "hartu duten erabakiarekin ez gaude batere ados" adierazi du Jose Mari Olasagasti Orioko arraun taldeko zuzendaritza taldeko kide ohiak.
Berarekin batera, Orioko arraunlari ohiek osatutako taldea agertu da. Besteak beste, Antonio Oliden arraunlari historikoa eta Ibon Gaztañazpi. Gaztañazpik esan digunez, Donostiako Udalari gonbidapena luzatzen diote, zehatz dezan Donostian historikoki egin diren estropadek zein baldintza bete behar dituzten Kontxako Bandera izateko.