Faktoria
Elkarrizketa
Kepa Altonaga, Elhuyarren Merezimendu Saria
Kepa Altonaga zoologo eta idazlearekin hitz egin dugu Faktorian, gaur jasoko baitu Elhuyarren Merezimendu Saria. Dibulgazoan bizitza osoan egindako lana aitortuko diote zientzialari bizkaitarrari.
-
8:05 min
"Norbere lana estimatzen dela ikusteak poza ematen du, baina sari hauek denboraren joanaz ere ohartarazten" dutela kontatu digu Kepa Altonagak Elhuyarren merezimendu saria jasotzekoa duen egunean. Beste hiru aldiz saritu izan dute zoologo bizkaitarra, baina oraingoan zientziaren dibulgazioan egindako bizitza osoko lana aitortuko diote Altonagari.
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko eboluzio eta zoologia irakasleak hegaldiekin parekatzen du euskararen tokia zientzian: "hegaldi internoak egiteko euskara egokia badugu, baina itsasoz gaindiko bidaietarako motz" ikusten du ingelesak duen indarra kontuan hartuta. Gai hau landua du, hain zuzen ere, "Back to Leizarraga" lanean.