Itxi

Faktoria

BULLYING-a

Taldean egin behar zaio bullyingari aurre

Bullyingari aurre egiteko, Finlandiako KIVA metodoa jarriko du martxan Ikastolen Elkarteak. Bullyinga talde arazoa dela eta taldean egin behar zaiola aurre ulertarazteko metodo prebentiboa da hau.

  • 19:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ikasturtea amaitzear dugun honetan, bullying kasuez aritu gara 'Faktoria' saioan. Geroz eta gehiago entzuten dira haurren arteko bazterketa kasuak, eta ikastetxeek oso paper garrantzitsua dute horien prebentzioan.

Gaur bullyinga pairatu duen neskato baten aitaren testigantza jaso dugu. Duela urtebete gertatu zen arren, oraindik ere ondorioak pairatzen jarraitzen dutela esan digu, eta ikastetxeek asko dutela hobetzeko honelako egoerei aurre egiteko.

Arazoaren garrantziaz ohartuta, Ikastolen Elkarteak Finlandiako KIVA metodoa aplikatuko dute ikastoletan bullyingari aurre egiteko. Metodo hau egundoko arrakasta lortzen ari da hainbat herrialdetan. Imanol Igeregi Ikastolen Elkarteko ordezkaria izan dugu gurean, eta metodo honen bidez bullyingari aurre egitea ikasgai bihurtzen dela kontatu digu. KIVA bullyingari aurrea hartzeko metodo bat da. Askotan bullyinga biktima eta erasotzailearen arteko arazo bezala identifikatzen da, eta metodo honek fokua zabaldu eta ingurukoek kasu hauetan duten pisua azpimarratu nahi du. Ikastetxeak, irakasleek, ikaskideek zein gurasoek ere jarrera aktiboagoa izan behar dute kasu hauetan. Gai honen inguruko ikasmateriala prest dute: testuliburuak, bideo-jokoak, ikus-entzunezko materiala, etab. Urtarrilean hasiko dira Lehen Hezkuntzako 52 ikastetxetan KIVA metodoa ezartzen. Irakasleak trebatu eta materiala lantzen ari dira orain.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bullyinga