Faktoria
Markak eta kirola
J.Kamio: "Euskaltel desagertu zenetik, EHk ez du kirol markarik"
Markentzat eremu erakargarria da kirolena. Ezagunak dira marka izena daramaten kirol taldeak baina azken urteetan beste eremu batzuetara ere zabaldu da. Joseba Kamio publizistarekin aztertu dugu gaia.
-
16:30 min
Marken eta kirolaren arteko harremanaz hitz egin dugu 'Faktoria' saioan Joseba Kamiorekin. Hark azaldu digunez, markak ez dira jada mugatzen taldeak babestera, orain kirol estadioak edo txapelketa osoak ere babesten hasi dira, egiten duten inbertsioarentzat itzulkina ziurtatze aldera.
Kamioren esanetan, kirol talde edo azpiegiturak babestea erakargarria da markentzat, ohiko publizitatearekin aspertuta dagoelako herritarra. Marka batekin herritarra identifikatzearen garrantziaz aritu zaigu, eta zentzu horretan, Euskaltel txirrindularitzatik desagertu zenetik, euskaldunok ez dugula markarik uste du.
rkarik uste du.