Faktoria
Elkarrizketa
Joseba Kamio, 32 hilabete munduan barrena ikasiz eta gozatuz
Joseba Kamioi plublizitatean aditua eta 'Faktoria'ko kolaboratzailea etxean da, 32 hilabeteren ostean. Asia, Ozeania eta Amerikako hamaika herrialde bisitatu ostean bere hausnarketak jaso ditugu.
-
26:00 min
'Ikasi eta disfrutatu', biak egin ditu Joseba Kamiok 32 hilabetez munduan barrena. Abiapuntu gisa, munduan euskalduna zarela adierazteak dituen zailtasunen berri eman digu 'Faktoria'n, 'inork gutxi ezagutzen gaitu' zehaztu du. Kolonbiako erreferenduma eta prozesua, Asiako hainbat herrialde eta generoaren gaia, estereotipoak hausten dituzten ezustekoak... aipatu dizkigu elkarrizketan, ohikoa duen gisan marketin gaietan arreta jarrita.
Euskal Herriari kanpotik begiratzeko modua ere izan du urtetan, 'politikoki herrialde azpigaratua garela' nabarmenago ikusten du orain. Xehetasun guztiak, audioan.
ztiak, audioan.