Itxi

Faktoria

Musika

Denak berdinak garelako, Yan Anga!

'Yan Anga' kantuaren bideoklipak, astebeten, 4.000 ikustalditik gora izan ditu Youtuben. Abestiaren sortzaileak izan diugu 'Faktoria'n.  

  • 11:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gorka Chamorrok, Haji Oualik eta Ainize Perezek sortu duten kantua da 'Yan Anga'. Astebete eskasean arrakasta itzela izan du sarean abestiarekin egindako bideoklipak. Gorka Chamorrok 'Faktoria'n kontatu digunez, 'jendea batu' nahi dute 'aniztasun eta berdintasun jaira'.

Ugaon, elkarrekin arituak ziren Gure Esku Dago ekimenaren kantua sortzeko prozesuan, eta orain Kebasque izena jarri diote proiektuari. Hajik Kebab batean egiten du lan Ugaon, hortaz ezagutzen zuen Gorkak, eta hortik jarri diote izena: Kebab eta basque hitzen nahasketatik.

Arrakastarekin 'harrituta' daudela kontatu digu Gorka Chamorrok. 'Berez, herrian zabaldu' nahi zutela, baina 'sareko kontaktuei esker' asko hedatu da 'Yan Anga'ren bideoklipa. Gauzak horrela, eta Hajiren ezagunei esker, Aste Santuan Marokora joatekoak dira jaialdi batean jotzera.

 

tzera.