Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Kaxiano hil zela 16 urte

2002ko urtarrilaren 29an hil zen Kaxiano Ibarguren, Euskal Herria kantuz alaitu zuen Lizartzako itsua.

  • 3:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur gutako askoren bizitzako soinu bandako parte den kantaria gogoratu behar dugu. Duela 16 urte 2002ko urtarrilaren 29an hil zen Kaxiano Ibarguren, Euskal Herria kantuz alaitu zuen Lizartzako itsua.

Maria Josefa Atxega alargunak irribarrea ahoan gogoratzen du hamarkadetan senar izan zuen kantaria. Beste ezeren gainetik gizon baikor eta umoretsua zela esan digu, eta sinestu beharko… Kaxiano Ibarguren 1949an geratu zen itsu, 17 urte betetzear zela. Nafarroako Araitz inguruan tunelak egiten leherketa baten ondorioz, bada hurrengo urterako solfeoa ikasi eta akordeoia hartuta plazetan hasi zen.

Hasieran, fandango eta arina, baina berehala hasi zen, 50eko hamarkada amaieran ezohikoa zen gisan, gaztelerazko kantuak euskaratzen Maria Josefak gogoan duenez.

6 disko 60 kantu plazaratu zituen Kaxianok, eta hori lehen disko ofizila 1986 arte ez zuela atera, sekulako arrakastarekin. 'Zorionak' eta 'Itsasontzi baten' zituen, besteak beste, lehen disko hark 7 mila ale saldu eta agortu egin zen. Eta oraindik hortxe dirau berak ezagutu ez zuen Internetera ere salto eginda.

16 urte gaur Kaxiano itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora joan zitzaigula, baina kantuak eta bere bizipoza betirako opari utzita.