Itxi

Faktoria

Sukaldari dema

Marrubiak

Igor Zalakainek "Marrubi Frijituak" egin dizkigu;Pili Manterolak "Marrubi Epelak".

  • 11:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

MARRUBI FRIJITUAK.  Osagaiak: 100gr irin, 3 arraultz, 100gr esne, 40 gr azukre, gatza, brotxeta,olioa.

Prestaketa: 12 bat  marrubi,  brotxeta modura jarriko ditugu.

2 arraultzen gorringoa  eta  zuringoa banatu. Ontzi  batean irina , arraultz  oso bat  eta gorringoak ongi nahastu.

Soberan gelditu diren zuringoak azukrearekin nahastu,   eta  ondoren, aurreko masa eta egin berri  duguna ,  dena  nahastu.

Marrubiak ongi garbitu eta gero, masa kremoso honetan bustiko  ditugu  .

Olio beroan azkenik, frijitu.  Igor  Zalakainen beroegi  ez  jatea gomendatzen du.

MARRUBI EPELAK: Osagaiak: Marrubiak, piper beltza, irina, azukrea, likorea, izokina bainillazkoa, laranja  eta limoi zukua, gurina.

Prestaketa:  Karameloa egiteko, zartagi batean gurin piska bat  eta azukrea ipiniko ditugu.

Piper beltza morteroan txikitu eta aurreko  masari nahastu. Likore piska bat bota.

Laranja terdiren zumua eta limoi erdi baten zumua nahastu.

Dena bat egiten utzi .  Ondoren marrubiak  masa honetan salteatu. Pili Manterolak dio, egin berritan jan behar direla.