Itxi

Faktoria

KIROLA

Joseba Iztuetak bi 7.000ko egin ditu bakardadean

Gabiriakoa da Joseba Iztueta eta udan hilabete izan du libre. Denbora hori Kirgizistanera joan eta bi 7.000ko mendi igotzeko aprobetxatu du; hori bai, bakardadean.

  • Joseba Iztueta, Euskadi Irratian

    Joseba Iztueta, Euskadi Irratian

    14:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joseba Iztuetak gabiriarra da eta uda honetan Kirgizistango bi 7.000ko mendi egin ditu inoren laguntzarik gabe. "Pisu asko galdu" zuela eta arazo muskularrak izan zituela aitortu du 'Faktoria'n.

Lehenagotik Kirgizistanen egona zen, eta bertako mendiek erakarri zuten. Herrialde hori lehen Sobietar Batasunaren barruan zegoen lehen. Konkista asko ere izan ditu eta horregatik kultura aniztasuna da nagusi.

Lehenik eta behin Kirgizistaneko Lenin Peak mendia igo zuen. Ibilbide hori egiteko egun batzuetan jendearekin joan zen, baina egon ziren egunak non laguntzarik ez zuen izan. Igo zuen bigarren mendia Khan Tengri izan zen eta hemen ez zuen laguntzarik izan. Mendi horretan pertsona bakarra ikusi zuela baieztatu du, eta zati arriskutsu batean elkarri lagundu ziotela.

Mendi batetik bestera 10 eguneko tartea baino ez zen egon. Hala ere, "nik lehenago joan nahi nuen" nabarmendu du Joseba Iztuetak.

Baina zergatik bakarrik? Lehenagotik 7.000ko bat lagunekin egina zeukan, baina "gogoa neukan bakarrik egoteko. Modu intentsiboago batean bizi nahi nuen. Bakarrik zaude mendian eta gauzak ondo egin behar dituzu".