Itxi

Faktoria magazina

Pintxopotea

Elena Azpeitia: "Ni frontoian etxean bezala sentitzen naiz; oso eroso eta gustura"

Elena Azpeitia kirol kazetaria gonbidatu dugu 'Faktoria' saioako Pintxopotera. Pilota emanaldiez eta pilotariez gain, bere ibilbideaz, zaletasunez, une gozo eta gogorrez galdetu diogu, besteak beste.

  • Elena Azpeitia Faktoria saioko Pintxopotean

    Elena Azpeitia Faktoria saioko Pintxopotean

    31:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Kirolari eskas xamarra izan naiz, grina eta adorea bai, eta kirol zalea erabat" aitortu digu Elena Azpeitiak 'Faktoria' saioko Pintxopotean.  Arraun kontaketarik ez du egiten, baina zale amorratua dela esan digu. Horrez gain, emakume kirolarien garapenaren lekuko izan da Azpeitia. Une honetan, "Plazandreak" saioa aurkezten ari da Iñigo Aiestaran eta Gentzane Aldairekin batera. Egin duena egiten duela, "saiatua izan naiz beti: eskubaloian, ikaslea nintzenean, lanean... saiatua, besterik ez", dio Elena Azpeitiak. Pilotarekin lotuta, "kolpitek etorri zaigu aldaketa. Aldaketa handia izan da, baina nortasun handiko gazteak dira hauek ere", Azpeitiaren iritziz.