Itxi

Landaberri

Landaberri

Antxoaren kostera eta Igartubeitin Baserri Eguna hizpide 'Landaberrin'

Larunbatean, 09:00etan, antxoaren kosterak emandako datuak eta Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian igandean ospatuko den Baserri Eguna izango dituzte hizpide saioan.

Larunbatean, 09:00etatik 10:00etara, Onintza Segurolaren gidaritzapean, antxoaren kosterak emaniko datuak aztertuko dituzte. Aurtengoa, azken hamar urteetako antxoaren kostera hoberena izan dela adierazi dute; 19 mila tona arrantzatu dituzte eta arrantzatzeko geratzen zaien % 10eko kuota bigarren sei hilabeterako utzi dute.

Bestalde, Igartubeitin (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa) igandean ospatuko duten Baserri Egunaz ere hitz egingo dute. Zazpigarren edizioa izango da, eta aurten erlezaintzari eskainiko zaio, erleen euren garrantzia eta horien bidez ekoizten diren produktuena (argizaria, eztia, propolia eta polena) azpimarratzeko.