Artea
Ostegunean eta ostiralean
'Presidente andreak' komedia, Bilboko Campos Eliseos Antzokian
Erredakzioa
Umorea oinarri duela, egungo gizartearen kritika zorrotza egiten du Nexoteatro antzerki taldearen azken lanak. Ostegunean gazteleraz taularatuko dute; eta ostiralean, gazteleraz eta euskaraz.
Bilboko Campos Eliseos Antzokiak Presidente andreak komedia programatu du aste honetarako. Industria hiri baten kanpoaldean bizi diren erretirodun hiru emakume dira bertan protagonista, eta, umorea oinarri duela, ongizate gizartearen kritika zorrotza egiten du lanak.
Nexoteatro euskal antzerki aldeak taularatuko du antzezlana, gazteleraz zein euskaraz. Apirilaren 8an, ostegunean, gazteleraz egingo dute emanaldia, Sol Maguna, Maribel Salas eta Gemma Martinez aktoreekin. Ostiralean, hilak 9, bi hizkuntzatan izango da ikusgai. Presidente andreak euskarazko bertsioan Justi Larrinaga, Lola Markaida eta Karmele Larrinaga aktoreek egiten dute lan.
Werner Schwab austriar egile klasikoaren testu batean oinarrituta, ongizate gizartea sendo salatzen du lanak. Antzezlanaren zuzendari Ricardo Padillak adierazi duenez, lanak ''''estatua kritikatzen du, bereziki austriarra; baina baita mendebaldeko mundua, erlijioa eta familia ere''''.
Joan den urrian aurkeztu zuten lana estreinakoz Gernikan, eta orain berrestreinaldia egingo dute Bilboko Campos Eliseos Antzokian.