Artea
XI. edizioa
Leioako Umore Azokak 19 estreinaldi eskainiko ditu
Erredakzioa
Maiatzaren 20tik 23ra izango da eta animaziozko antzerkia, zirkoa, kalejirak, instalazioak, musika eta malabareak izango dira. 50 ikuskizun guztira.
Leioako Umore Azokak Bizkaiko udalerria hartuko du 11. aldiz maiatzaren 20tik 23ra. 49 tale izango dira eta 50 ikuskizun aurkeztuko dituzte. 19 estreinaldi izango dira, sei Euskal Herriko taldeenak.
Leioako enparantzak eta kaleak maiatzaren 20tik 23ra animaziozko antzerkiz, txotxongiloz, zirkoz, kalejiraz, instalazioz, musikaz eta malabarez beteko dira, Umore Azokaren XI. edizioa dela eta.
49 konpainiak hartuko dute parte (antolatzaileek 425 proposamen jaso dituzte) eta 50 ikuskizun aurkeztuko dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, publikoarentzat zein profesionalentzat zita ekidinezinean bihurtzen ari da.
19 estreinaldi izango dira, sei Euskal Herriko taldeenak, hamaika Estatukoak eta bi nazioartekoak. Umore Azokak estreinaldi horietatik lautan parte hartzen du ekoizpenean.