Artea
Abuztuaren 12tik
'Chicago' musikalak Bilboko Arriaga Antzokian ekingo dio birari
Erredakzioa
Madrilen arrakasta handia lortu ondoren, 35 hiri baino gehiagotik igaroko da. Abuztuaren 12tik irailaren 5a arte Bilbon izango da. Sarrerak hemendik aste batzuetara jarriko dituzte salgai.
Denboraldiaren ikuskizun arrakastatsuena Chicago musikala uda honetan Bilbon izango dugula baieztatu dute. Abuztuaren 12tik irailaren 5a arte izango da Bilboko Arriaga Antzokian eta sarrerak salgai jarriko dituzte hemendik aste batzuetara.
Madrilen arrakasta itzela lortu du musikalak. 300.000 ikusle baino gehiago izan dira azken hilabeteetan Coliseum Antzokian. Stage Entertainmentek adierazi duenez, biraren abiapuntua izango da Bilbo. Izan ere, Estatuko 35 hiri baino gehiagotan eskainiko baitituzte saioak.
Gainera, Donostian ere izango direla konfirmatu dute. Momentuz, ez dute data zehatzik ezarri baina datorren urtearen hasieran izan liteke.
Aktoreei dagokienez, Carlos Lozano madrildarrak egingo du Billy Flinn pertsonaia. Gainontzeko aktoreen zerrendari buruz, oraindik definitzeke dago.
Kartzelan dauden Roxie Hart eta Velma Kelly emakume handinahien istorioa kontatzen du musikalak. Billy Finn abokatu famatuaz baliatuko dira ospea lortzeko.
Hogeiko hamarkadan girotuta, John Kanderren eskutik datorkigu ikuskizunaren jazz musika. Broadwayn 13 urtez izan da ikusgai eta dagoeneko, antzerkiaren sei Tony sariak eta Grammy golardo bat irabazi ditu.