Itxi

Artea

Abuztuaren 6tik 23ra

40 proposamen baino gehiago, Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdian

Erredakzioa

Hilabete osoan zehar, Arabako hainbat herrialdetan ere izango da umorea nagusi, tartean Tricicle, Trapu Zaharra eta Markeliñe taldeen antzezlanekin.

Abuztuaren 6an ekingo dio Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdiakk 17.ediziori, eta aurten 40 proposamen baino gehiago programatu dituzte guztira. Abuztuaren 12tik 15era Asparrenan bertan izango da hitzordua, 15 ikuskizunekin. Tricicle eta Vania Produccions taldeen La venganza de Don Mendo, Trapu Zaharra euskaldunen Camping renove, Markeliñe eta Terapia lana, Doble Mandobleren Mi otro yo, Pez en Raya eta Lo cerebro antzezlana, Capitán Maravilla taldekoen Mono a mono B edo Loco Bruscaren Speerman dira ikusgai izango ditugun lanetako batzuk.

Aurtengo egitaraua, hala ere, ez da bertan bukatuko. Araiako Umore Antzerkiaren jaialdiak Arabako beste 14 herri bisitatuko ditu, eta 10 konpainiaren eskutik 28 antzezlan taularatuko dira. Laudio, Amurrio, Bastida, Guardia, Murgia, Dulantzi, Eltziego, Rivabellosa, Artziniega, Aramaio, Corres, Manzanos eta Oteos herrietan izango dugu umorearekin hitzordua, abuztuaren 6tik 23ra.

Lorena Lopez de Lacalle Arabako Kultura diputatuak jakinarazi duenez, ''''uda garaian Arabako antzerki jaialdia nagusia da Araiakoa. Egunean ia bi emanaldi eskaintzen dira batez beste, eta 8.500 lagun baino gehiago biltzen ditu''''.