Itxi

Artea

Artea

Van Goghen 'Mitxoletak' margolana lapurtu dute Egiptoko museo batetik

Erredakzioa

El Kairoko aireportuan Italiako bikote bat atxilotu du poliziak, margolana lapurtu izana egotzita. Ikerketa zabalik dago, obra oraindik berreskuratu ez dutelako.

Vicent Van Gogh margolari holandarraren Mitxoletak obra lapurtu dute larunbat honetan Egiptoko El Kairo museo batetik. Egiptoko Kultura ministroak ezagutzera eman duenez, bikote italiar bat atxilotu dute El Cairoko aireportuan, herrialdetik ihes egiten saiatu direnean. Hasiera batean margolana berreskuratu zutela aditzera eman bazuten ere, ondoren informazioa zuzendu dute. Izan ere, momentuz ez dute obra aurkitu.

40 milioi eurotan zenbatu dute margolana. Van Goghen obra hau Mohamed Mahmud Jalil Museotik ostu dute larunbat goizean. Nilo ibaiaren mendebaldeko itsasertzaren ondoan dago eta arte garaikidearen obra handiak gordetzen ditu, hala nola, Gauguin, Van Gogh, Renoir, Degas, Cezanne, Monet eta Rodin artisten margolanak.