Itxi

Artea

Opera errusiarra

'Boris Godunov', Donostian Hamabostaldiari esker

Erredakzioa

XVI. mendeko Errusiako tsarren garaia islatzen du eta 130 interprete izango dira taula gainean. Kursaal Auditorioan izango da gaur bigarren eta azken emankizuna.

Boris Godunov opera errusiar handia Donostiako Kursaalen da. Atzo, abuztuak 26, izan zen lehen emankizuna eta gaur, hilak 27, bigarrena eta azkena. XVI. mendeko Errusiako tsarren garaia islatzen du eta Moskuko Helikon Opera Theatrek taularatzen du, 130 interprete baino gehiagorekin.

Orkestrako 60 musikarik eta 50 abeslarik koro bat osatzen dute. 71. Musika Hamabostaldiko emanaldi garrantzitsuenetarikoa da honakoa.

Patrick Alfaya, Hamabostaldiko zuzendariak aurkeztu zuen opera hau aste honetan prentsa aurrean, Dimitri Bertman eszena zuzendariarekin eta Vladimir Ponkin musika zuzendariarekin batera.

Helikon Theatrek Donostian taularatuko duen bertsioa Dimitri Shostakovichek egin zuen 1940an:&' || 'nbsp;gutxitan taularatu dute eta interpreteentzat oso zaila omen da.

"Errusiako opera garrantzitsuena eta handiena da", azaldu zuen prentsaurrekoan Dimitri Bertmanek. Bere ustez, "iraultza" suposatu zuen bere garaian, "drama" bat bailitzan aurkeztu zutelako:&' || 'nbsp;irudi bukolikoen gainetik, "odola, beldurra eta egia" gailentzen dira.

Errusiako ahots garrantzitsuenak daude partehartaileen artean:&' || 'nbsp;Alexander Kiselev baxuan, Ilya Illin, Anna Grechishkina, Larisa Kostyuk edo Andrey Vylegzhanin. Gainera, eszenografia garaikidea azaltzen da.

Hiru ordu irauten ditu emanaldi bakoitzak eta euskarazko zein gaztelaniazko azpitituluak izango dira eszenatokian.