Itxi

Artea

Laugarren edizioa

Getxophoto 2010: argazkientzako 500 metro karratu

Erredakzioa

Urriaren 3ra bitartean, Getxoko gune desberdinetan Martin Parr, James Mollison, Phil Toledano eta Nadav Kander argazkilarien obrak, besteak beste, daude ikusgai.

Getxophoto 2010 ''Aisiari Gorazarre'' argazkilaritza jaialdiak bere ateak ireki ditu urriaren 3ra bitartean. 500 metro karratutan bildutako argazki ekoizpen mardula ekarri du aurtengo edizioak, laugarrenak.

Horrela, Martin Parr, James Mollison, Phil Toledano, Nadav Kander, Anoek Steketee, Martin Kollar, Peter Dench, Martin Schoeller, Robert Huber, Greg Miller, Eduardo Arrillaga eta Captura.org bezalako izen ospetsuen argazkiak dira ikusgai.

Gainera, AEBetako swingersei buruz egindako lana ekarri du Naomi Harrisek; Steve Schofieldek zientzia fikzioaren zaleei buruzkoa egindakoa; Mentalgassi talde alemaniarra eta bere hiriko parte hartzeak; Andreas Meischsnerek antolatutako oporrei buruz egindako argazki bilduma; eta hiriaren kanpoaldeko aisialdiaren lekuko izan diren Txema Salvans katalanaren argazkiak ere dira Getxon.

Udalerri osoan zehar, eszenatoki desberdinak izango dira. Horrela, Ereaga hondartzatik Algortako Portu Zaharrera doan bidea da jaialdiaren erdigunea. Honekin batera, areto itxien erakusketak hartzen ditu Algortako zentroak. Guztira, toki publikoetan diren 20 ekitaldiz osatuta dago egitaraua.