Artea
Argazkilaritza proiektua
Happy Meal 'deuseztezina'
Erredakzioa
Sally Davies argazkilariak hanburgesa bat erosi zuen duela 146 egun eta erosi zuen bezala jarraitzen du oraindik ere. Egunero argazki bat atera dio.
Sally Davies argazkilariak bere bizitzako une profesional onenean dago, hanburgesa bati esker. Duela 146 egun erosi zuen jateko azkarren jatetxe batean eta usteldu gabe jarraitzen du oraindik ere.
Apirilaren 10ean hasi zen argazkilaritza esperimentuarekin, otordu lasterren osasungarritasunik eza salatzeko. Ordutik, Interneteko fenomeno biral batek izan dezakeen arrakasta bere azalean sufritu du, izan ere, milioika Internetzale hanburgesa horren inguruko interesa erakutsi baitute.
Happy Meal Project izena hartu du -McDonald''s kateko umeentzako menuaren omenez- eta, egunez egun, jatekoaren eboluzioa aztertzen jarraitu du. New Yorkeko bere etxeko egongelan dago azken bost hilabeteetan.
"Lagun batekin eztabaidan nenbilela sortu zen: berak hanburgesategi kate bat du New Yorken. ni barazkijalea naiz eta milioika estatubatuarrek jaten dituzten hanburgesak oso kaltegarriak direla esaten nion. Berak barre egiten zuen eta ni frogatzen saiatu naiz", azaldu du argazkilariak. Gainera, bere txakurrak ere ez omen dira jatekora hurbiltzen.
Facebook sare sozialean sekulako arrakasta izan du argazkiek eta baita beste webgune, egunkari eta aldizkarietan ere.
"Harri baten moduan dago hanburgesa. Deshidratatu egin da eta horregatik uzkurtu egin da. Ogiarekin berdin gertatu da eta apurtzen hasi da. Patata frijituek, ordea, berdin jarraitzen dute", azaldu du Daviesek.
Antzeko esperimentuak egin dituzten kasuak gogora ekarri ditu Sally Daviesek:&' || 'nbsp;Irakasle batek duela 12 urte erosi zuen hanburgesa bat gordetzen du eta bere horretan jarraitzen du. Beste gizonezko batek jatetxe kate ezberdinetako hanburgesen bilduma egiten du, 80eko hamarkadatik.