Artea
Sarrerak ia agortuta
Zazpi emanaldi Faemino y Cansadorekin, Arriagan
Erredakzioa
Bikote ezaguna Bilbon izango da igandera arte eta sarrerak ia agortuta daude programatu dituzten zazpi emanaldietarako.
Umorista bikote famatua irailaren 13tik 19ra bitartean arituko da ikuslez betetako antzokian; izan ere, sarrerak ia agortuta daude programatutako zazpi emanaldietarako. Izatez, iragarri zen bezala, Arriaga Antzokiak erabaki zuen Parecido no es lo mismo ikuskizunaren beste emanaldi bat eskaintzea, publiko gehiagorengana iritsi ahal izateko, sarrerak eskuratzeko jaso zuen eskari handiaren eraginez. Aurretiko salmenten arrakastak bultzatuta, antzokiak erabaki zuen beste emanaldi bat programatzea, irailaren 13rako -astelehena-, aurretik programatuta zeuden emanaldiei (irailaren 14tik 19ra) beste bat gehituz.
Emanaldi guztiak gaueko 20:00etan dira, igandera arte, eta salneurria zortzi eta 23 euro bitartekoa da.