Itxi

Artea

Igande honetan

Igor Yebrak 'Zorba greziarra' obra estreinatu du Bilboko Euskaldunan

Erredakzioa

Igande arratsaldean aritu da dantzari bilbotarra, Kairoko Operaren Balletarekin batera.

Igor Yebra dantzaria eta Kairoko Operaren Balleta batera aritu dira igande arratsaldean Bilboko Euskalduna Jauregiko eszenatokiaren gainean. Bi zati eta 22 eszena izan dituen emanaldi koral honek 40 dantzari inguru igo ditu Euskalduna Jauregiko oholtzara, Zorba greziarra muntaia berria taularatzeko.

Erminia Gamberilli Kamelek zuzendutako balletak Yebrarekin batera gaur eskaini duen lan dramatikoa 1988. urtean dantzatu zuten lehen aldiz, Veronan (Italia), hain zuzen, baina asteburu honetan eskaini dute lehenengoz Bilbon. Gaurko bertsio honetan, musika Mikis Theodorakisen ardura izan da.

Hitzordua Bizkaiko hiriburuan izan da igandean, 20:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditorium aretoan.