Artea
Marka
25,5 milioi dolar, Juan Grisen lan garrantzitsuenagatik
Erredakzioa
Kubismoaren artelan garrantzitsuenetariko bat da 'Violin et guitarre'. Gaueko protagonista Matisseren eskultura bat izan da, 43,5 milioi dolarreko preziora heldu baita.
Juan Grisen Violin et guitarre margolanak 25,5 milioi dolarreko prezioa eskuratu du, inoiz artista espainiarraren lan batengatik ordaindu duten salneurri altuena. Christie''sen udazkeneko lehen enkantea izan da.
1913ko udan egin zuen margolana eta 2008an Livre, pipe et verres lanak eskuratu zuen marka hautsi egin dute. 20,8 milioi dolarreko salneurria eskuratu zuen Christie''s enkante-etxean, 1915ean egindako lanagatik.
Pablo Picassorekin eta Georges Braquerekin batera, kubismoaren hirugarren artista da Juan Gris:&' || 'nbsp;85 artelaneko lotea jarri dute enkantean, tartean Fernand Légerren oleoak eta Henri Matisseren eskultura bat.
Hori izan da gaueko protagonista, Nu de dos, 4 état izenekoa. Matisseren eskultura 1930ean egin zuen eta enkante-etxeak aurreikusi zituen 35 milioi dolarrak gainditu zituen. 43,5 milioi dolarreko salneurria eskuratu du.