Artea
Erakusketa
Frank Gehryk Beijingera eraman du Guggenheim Bilbao Museoa
Erredakzioa
Arkitekto ezagunaren atzera begirako erakusketa ireki dute Txinako hiriburuan. Bertan Gehryk sortutako euskal eraikin ezagun bi daude ikusgai: Bilboko museoa eta Arabako Marques de Riscal hotela.
Frank Gehry Estatu Batuetako arkitekto ezagunaren atzera begirako erakusketa ireki dute Beijingen. Bertan, Gehryk sortutako euskal eraikin ezagun bi daude ikusgai: Bizkaiko hiriburuko Guggenheim Bilbao Museoa eta Arabako Marques de Riscal hotela. Zehazki, Bilboko erakin ezagunaren maketa eraman dute Txinako hiriburura, eskalan sortua. Gainera, erakinaren sorrera islatzen duten hainbat zirriborro ere jarri dituzte ikusgai.
Bilduma horrek arkitektoaren 40 urteko ibilbidea berrikusten du, irudiekin, maketekin, argazkiekin, 3Dko animazioekin eta bideo interaktiboen bidez.
Pritzker saria (arkitektura arloko Nobel saria askorentzat) eskuratu zuen Frank Gehryk 1989an, eta azken urteotan arkitekto berritzaileenetako bat dugu.