Artea
Egitasmoa
Arte garaikidearen testuingurua definitu nahi du 'Eremuak'ek
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak aurkeztu duen egitasmoak artearen sistema etengabe optimizatzea du helburu, gizarte garaikidearen testuinguruan.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak aurkeztu duen Eremuak egitasmoak garaikidetasunetan du jatorria. Arte garaikidearentzat inguruneak edo testuinguruak sortzeko premia asetzeko jaio da eta artearen eremuko hainbat gizarte-eragileren eskakizunean du jatorria. Programaren misioa testuinguru jakinak edo intuizioz jasoak identifikatzea eta inplementatzea da.
Gainera, testuinguruak elkarri eragiten dioten eta egoera jakinen aurreanerreakzionatzen duten pertsonek eta pentsamendu-ildoek osatutakoespaziotzat hartzea:&' || 'nbsp;hori da erronka nagusia. "Zuzeneko" programa bat izateko jaio da Eremuak, arte garaikideko testuinguruak sortzeko aukerak eta eraldaketak bultzatzen dituena.&' || 'nbsp;
Batzorde Tekniko baten inguruan antolatutako programa da, eta gizarte eragile gisa ezagunak diren zazpi lagunek osatzen dute. Bertan hautatuko dira proposamen artistikoak eta lagunduko zaie gauzatzeko prozesuan. Batzorde horrek, edizio bakoitzeko, urtean zehar aurkeztutako hainbat proposamen hautatuko ditu, programan parte har dezaten.
Eremuak 2010/2011
Artiumek kudeatu eta koordinatuko du programa eta lehen edizio honetan, mugatu egingo da proposamenak aurkezteko epea, programa lehenbailehen abian jartzeko asmoz. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 15etik abenduaren 15era arte izango da. Batzorde Teknikoa hilaren 20an bilduko da, hautatutako proposamenei buruz erabakitzeko.