Artea
Bilbon
Arte Ederretako Museoan Lazkanoren erakusketa ikusteko azken txanpa
Erredakzioa
82 margolanez osatutako 'Lazkano. Arkitekturatik naturara' erakusketak igande honetan agurtuko gaitu. 56.000 lagun dagoeneko igaro dira bertatik.
Jesus Mari Lazkanoren erakusketa ixtera doa ostiral honetan, hilaren 15ean, Bilbo Arte Ederretako Museoa. Lazkano. Arkitekturatik Naturara erakusketak 82 margolanak ditu ikusgai. Haien artean, 54 obrak neurri ertain eta handikoak dira. Gainera, 28 ohar eta zirriborro txikiak ere ditu erakusgai.
"Lazkanoren arkitektura eta naturaren gaineko interesa" erakutsi du muntaiak, "Erroma inperialeko aztarnen irudikapenetik eta New Yorkeko hiriaren profilatik, asmatutako paisaien konposizioetara". Artista gipuzkoarraren erakusketak pasa den urrian zabaldu zituen ateak eta ordutik, 56.000 lagun dagoeneko igaro dira bertatik.