Artea
Lankidetza
Jaurlaritzak euskarari buruzko erakusketa egingo du San Telmo museoan
Redacción
Euskararen iraganari eta etorkizunari buruzko erakusketa izango da Eusko Jaurlaritza, San Telmo museoa eta Donostiako Udalak egingo duten lehendabiziko elkarlana.
Eusko Jaurlaritzak euskarari buruzko erakusketa egingo du San Telmo museoan. Hori izango da San Telmo museoa eta Donostiako udalarekin egingo duen lehen elkarlana. Gaur goizean egindako prentsaurrekoan hiru entitateek sortu duten lankidetza aurkeztu dute. Horren arabera, hiruen artean koordinatuko dituzten eskaintzak antolatuko dituzte Donostiako museoan. Euskarari buruzko erakusketa 2012an iritsiko da.
Odon Elorza alkateak esan duenez, apirilean irekiko ditu ateak berriz ere San Telmo museoak, 450. urteurrena bete baina urtebete lehenago hain zuzen ere.Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurrekontuen 300.000 euro bideratu ditu San Telmo museora eta datozen 2012, 2013 eta 2014an 350.000 euro bideratuko dituela iragarri du Urgellek.
Blanca Urgellek esan duenez, San Telmo ez da Euskal ondarearen erakuslehioa bakarrik izango, adimenean barneratzeko atea ere izango baita. Quebec-eko Zibilizazioaren Museoa (Kanada), Lyon-eko Elkargunearen Museoa (Frantzia), Eskoziako Museo Nazionala eta Bartzelonako Kultura Garaikidearen museoarekin konparatu du. San Telmok sarean egingo du lan aipatutako museoekin..