Artea
'Linguae Vasconum Primitiae'
Euskal literaturaren hainbat harribitxi, Eusko Legebiltzarrean ikusgai
Erredakzioa
1545eko 'Linguae Vasconum Primitiae' lanaz gain, beste 12 euskarazko lan daude ikusgai, tartean XVI. eta XVII. mendeetako liburuak.
Linguae Vasconum Primitiae lana martxoaren 31ra arte Eusko Legebiltzarrean da ikusgai, gaurtik aurrera. Euskaraz idatzitako lehen liburua da eta 1545an idatzi zuen.
Arantza Quiroga Kamerako presidenteak inauguratu du testua erakutsiko den erakusketa, Eusko Legebiltzarreko bertako Tomas Moro aretoan.
Euskaraz idatzitako lehen liburua izan zen Linguae Vasconum Primitiae. Beñat Etxepare idazle eta apaiz euskaldunak idatzi zuen 1545n.&' || 'nbsp; Orain arte Frantziako Liburutegi Nazionalean izango da eta Euskara jalgi hadi plazara izeneko erakusketan dago ikusgai egunotan.
Euskaraz idatzitako 13 lan biltzen ditu, XVI eta XVII mendeetakoak guztiak, Lazarragarenak eta Axularrenak, kasu.
Legebiltzarrean ikusgai izango diren "literatur harribitxien" garrantzia goraipatu du. Gainera, "mundua euskarara hurbiltzea" du helburu bere ustez, euskarazko testu zaharrak ikusteko aukera ematen duelako.