Itxi

Artea

Victoria Eugenia Antzokian

'Espazio hutsak' lanak mugimendua jarri die Amaia Lasaren olerkiei

Erredakzioa

Idazlearen unibertso poetikoa taula gainera ekarri du Higa Antzerkia taldeak. Hiru emakumezko aktorek jarriko dizkiete ahotsa eta mugimendua olerkiei, otsailaren 2an eta 3an, Donostian.

Otsailaren 2an eta 3an Espazio hutsak ikuskizuna taularatuko du Higa Antzerki taldeak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Amaia Lasa idazlearen olerkietan oinarritutako ikuskizuna dugu Espazio hutsak. Hiru emakumezko aktore, olerkiak, mugimendua eta ahotsak dira osagaiak, eta testu poetiko hori ardatz hartuta, zirriborroak sortzen dituzte, gorputzaz eta ahotsaz.

Ikuslea sentsazioz betetako unibertso batean biltzeko asmoa du Espazio hutsak lanak. Idazleak olerkietan jorratzen dituen gaiak beren kezkak eta sentimenduak adierazteko baliagarriak izan zaizkie aktoreei: barne hausnarketa, gizartea, giza harremanak, emetasuna, maitasuna, ametsak…

Sarreren prezioa 10 eurokoa da, eta salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta baita Kutxaren ohiko kanaletan: Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean.