Itxi

Artea

Udaberrirako

Animalario, Núria Espert eta Antonio Gadesen balleta, Gasteizen

Maiatzean eta ekainean 30 ikuskizun izango dira Arabako hiriburuko antzokietan. Dantza, antzerkia eta musika izango dira proposamen nagusiak.

Antzerki, dantza eta musika proposamenez gainezka dator Gasteizko antzokietako udaberriko programazioa. Maiatza eta ekaina bitartean 30 ikuskizun taularatuko dituzte hiriko eszenatokietan.

Penumbra Animalario taldearen lana izango da denboraldiko antzezlan nagusienetako bat, eta antzerki munduko bi emakume handi ere Arabako hiriburura etorri dira datozen hilabeteotan: Lola Herrerak Querida Matilde aurkeztuko du, eta Núria Espert aktoreak La violación de Lucrecia William Shakespeare handiaren bakarrizketa landuko du taula gainean. Ennio Marchetto eta 19:30&' || 'nbsp; K producciones taldearen antzezlana ere eskaintzen artean izango ditugu.

Umorea izango da denboraldiko protagonistetako bat. Umore giroan programaren zazpigarren edizioak Sensormen&' || 'nbsp; Yllana talde ezagunaren azken lana ekarriko du Gasteizera. Nancho Novo aktorea ere bertan izango da, El Carvernícola lan ezagunarekin; eta Los tres caballeros y un tipo de perilla que pasaba por allí lanaren estreinaldia ere hartuko du Gasteizek. Telebistan ezagun egin diren Dani Mateo, Goyo Jiménez, Toni Moog eta Iñaki Urrutia komikoek aurkeztuko dute azken hau.

Dantzak tokia izango du programan, Antonio Gadesen balletaren eskutik. Funteovejuna lan ezaguna taularatuko dute bertako dantzariek. Compañía Nacional de Danza 2 taldea ere Gasteizen izango da.

Alor horretan ziklo berria ere eskainiko du udaberriko programak: Post Dantza. Dantzaz, Organik eta Thomas Noone Dance konpainiek eta Ion Munduate dantzariak hartu dute parte bertan.

Musikazaleek Vienako Orkestra Sinfonikoaren, Euskadiko Orkestraren eta Udal Musika Bandaren emanaldiak entzuteko aukera izango dute. Philip Glassen ganbera saioa eta Garikoitz Mendizabalen Sosegua ikuskizuna ere musika proposamenen artean daude.