Artea
Saria
Riccardo Muti, Arteen Asturiasko Printze Saria
Erredakzioa
Chicagoko Sinfonikaren buru da orkestra zuzendaria, baina bere ibilbidea Milango Scalari lotuta egon da.
Riccardo Muti orkestra-zuzendari italiarrak Arteen Asturiasko Printze Saria eskuratu du. 20 urtez izan da Milango Scala Orkestra Filarmonikoaren zuzendari gisa eta orain Chicagoko Sinfonikaren buru da.
Asturiasko Printze Sarien 31. edizioan jakinarazten den lehen saria da eta 18 herrialdetako 35 hautagaitza aurkeztu dira, tartean Alicia Alonso dantzari kubatarrarena, Les Luthiers talde argentinarrarena eta Monty Python britainiarra. Gainera, Philippe Starck diseinatzaile frantziarra eta Toyoo Ito arkitekto japoniarra ere tartean ziren.
Chicagoko Sinfonikako zuzendaria da egun eta Londresko eta Filadelfiako orkestren buru izan da. 1986 eta 2005 urteen bitartean Milango Scalan izan zen.