X-finalak-X
Barakaldoko BEC!-en
Arkaitz Estiballes txapeldun, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
Erredakzioa
Galdakoztarrak txapela jantzi du Barakaldoko BEC!-en izandako finalean. Guztira, 947 puntu lortu ditu. Bigarren postua, Etxahun Lekuerentzat izan da.
Arkaitz Estiballes irabazle atera da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Barakaldoko BEC!-en larunbat arratsaldean izandako ekitaldian 947 puntu lortu ditu.&' || 'nbsp;Aita Luis Baraiazarrak jantzi dio txapela. Bigarren postua, Etxahun Lekuerentzat izan da. Larrabetzuko bertsolariak 889,5 puntu eskuratu ditu. Hirugarren postua, aldiz, Miren Amuriza berriztarrarrentzat izan da, 498 puntu lortu baititu.
Sariak banatu ondoren, zortzi bertsolariek prentsaurreko bat eskaini dute. Bertan, finalean bizi izan dituzten emozioen inguruan aritu dira. "Pozik, gustura sentitu naiz", adierazi du Bizkaiko txapelduna den Estiballesek, "baina sufritu egin dut".
2013. urterako txartela
Estiballesek 32 urte ditu. Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta 12 urterekin hasi zen bertsolaritzan. Bizkaiko txapelketan finalista izan da 2000. urtetik eta Txapelketa Nagusian hirugarrenez kantatu du.
Gau beroa
Giro paregabea bizi zuten larunbat arratsaldean Barakaldoko BEC!-en bildu zirenek. 4.200 lagun inguru gozatu zuten zortzi bertsolarien kantekin. Bertsolarien Elkartearen aburuz, "plazako saioa izan da txapelketakoa baino gehiago; umorea, alkarrizketak eta bakarkako lan osoak". Jendeak bero txalotu zituen bertsolarien saioak.
Miren Amurizak hirugarren postua lortu zuen, 499 puntuei esker. Nesken artean, emaitzarik onena eskuratu zuen eta bertan bildutakoek txalo handia eskaini zioten bere puntuazioa ezagutzean.
Sailkapen osoa
1.&' || 'nbsp; Arkaitz Estiballes: 947 puntu
2.&' || 'nbsp; Etxahun Lekue: 889,5 puntu
3.&' || 'nbsp; Miren Amuriza: 499 puntu
4.&' || 'nbsp; Onintza Enbeita: 493,5 puntu
5.&' || 'nbsp; Beñat Ugartetxea:&' || 'nbsp; 492,5 puntu
6.&' || 'nbsp; Jone Uria: 483 puntu
7.&' || 'nbsp; Peio Ormazabal: 445 puntu
8.&' || 'nbsp; Eneko Abasolo Abarkas: 438, 5 puntu