Itxi

Literatura

Nazioarteko Azoka

Azken txanpa, Nafarroako I Nazioarteko Komiki Azokan

Erredakzioa

Igandera arte, hiru erakusketa ditugu ikusgai: Quinori, Orozi eta Belgikako komikiari buruzkoak.

Igandean bukatuko da Nafarroako Komiki Azokaren lehen edizioa. Lau astez, komikiaren munduaren jomugan izan da Iruña. Dena den, hiru erakusketa ditugu oraindik ikusgai: Quinori, Orozi eta Belgikako komikiari buruzko bildumak. Hitzordua Condestable Jauregian da, apirilaren 11a arte.

Lau astetan 30 gonbidatu inguru izan dira bertan, estilo eta ibilbide ezberdinetakoak. "Komikiaren proiekzio artistiko eta kreatiboa handitzea" du helburu, "beste kultur adierazpenekin (zinema, musika, literatura edo arte plastikoak) bat egiteko", azaldu dutenez.

Tiza elkarteak antolatu du azoka, eta lehen aldiz egin dute Iruñean. Hiru arotan antolatu dute: lehena, guztira ikusgai izan diren zazpi erakusketetatik hiru ireki zituztenean. Bigarren apirilaren 6an hasi zen, Juan Padron zinemagile kubatarrari omenaldia eginez eta Pasqual Ferry eta Hate Jazz delako erakusketen irekierarekin;&' || 'nbsp;eta hirugarrenean Azokaren eskaintza handiena bildu dute, apirilaren 8 eta 11 bitartean.