Itxi

Literatura

Hitzordua

Getxoko IX. Komiki Azoka azaroaren 26tik 28ra bitartean egingo dute

Erredakzioa

Uztailaren 31a baino lehen egin beharko dute eskaera Areetako Geltokiaren Plazako karpan standa izan jarri duten argitaletxeek, saltokiek, erakundeek eta fanzinek.

Kontuan hartzeko hitzordu berria dute komiki eta manga zaleek. Getxoko IX. Komiki eta Manga Azoka 2010eko azaroaren 26tik 28ra bitartean egingo dute. Ohi bezala, karpa berezia jarriko dute Areetako Geltokiaren Plazan.

Aurten ere mahai-inguruak, egileen sinadurak, topaketak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta proiekzioak izango ditugu Euskadiko komiki azokarik nagusienean.

Esparru komertziala izango da beste behin ere espazio nagusienetako bat hiru egun horietan. Argitaletxeei, saltokiei, erakundeei eta fanzinei zuzendutako gunea da, eta komiki munduarekin lotutako guztia izango da bertan ikusgai eta erosgai.

Stand bakoitzaren alokairua 300 eurokoa da, eta bertan egon nahi dutenek uztailaren 31a baino lehen eman beharko dute izena. Irailaren 30ean jakin araziko dira onartutako standak. Aurten ere 1,50 euroko sarrera ordaindu beharko du publikoak azokara sartu ahal izateko.

100.000 bisitari FICOMICen
Igandean itxi zituen ateak Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokak. Hiru egunetan zehar, Euskadi izan da bertan protagonista, bertako 22 marrazkilari izan baititugu ohorezko gonbidatu gisa Katalunian. Aurten 100.000 bisitari izan dira FICOMIC azokan, ''''komikiaren munduaren egoera onaren adierazgarri'''', antolatzaileen esanetan.