Literatura
Erakusketa
Komikigile onenei omenaldia, AlhondigaBilbaon
Erredakzioa
Antonio Altarriba da erakusketaren komisionarioa eta, adierazi duenez, "egileak toki eta belaunaldi ezberdinetan jartzearen ideiatik sortu zen".
''100x100 comic'' erakusketa abuztuaren 20ra bitartean bisitatu ahal izango da AlhondigaBilbaon. Komikiaren historiako egile garrantzitsuenen 100 orrialde biltzen ditu, besteak beste, Krazy Kat, Dick Tracy, Spirit, Asterix edo Mortaledo y Filemónen egileenak.
50 egile garrantzitsuri -Euskadiko sei, Espainiako bederatzi eta nazioarteko 35- honakoa eskatu diete:&' || 'nbsp;inspiratzeko, beraien maisuen jatorrizko bineta hartuta, lan berri bat sortzea. Emaitza, 100 lan, maisuei egindako konplizitate keinuekin eta parodiekin.&' || 'nbsp;
Antonio Altarriba erakusketaren komisarioak azaldu duenez, "egileak toki eta belaunaldi ezberdinetan jartzearen ideiatik sortu zen", beraien lanen bidez. Horrela, etorkizun oparoa duten gazteak "komikiaren izen handiekin" ikusteko aukera izango da. "Denak daude hemen", adierazi du.
Gainera, komikiaren 100 urteak aztertzeko aukera emango du erakusketak, 1907tik 2000. urtera egindako lanen bitartez. George Herrimanen ''Krazy Kat''en jatorrizko lana ikusteko aukera izango du publikoak, baita Will Wisnerren ''Spirit'' ere, eta baita Chester Goulden ''Dick Tracy'' ere. Gainera, André Franquinen ''Spirou''renkin gozatu ahal izango da eta Albert Uderzoren ''Asterix''ekin ere bai. ''Mortadelo y Filemón'' famatuak ere bertan izango dira, besteak beste.
Angulemako komiki jaialdiarekin (Europako dokumentazio zenru garrantzitsuena, komikiari dagokionean) elkarlanean egin dute erakusketa eta AlhondigaKomikeko lehen bekadunak, Clara Tanit Arquék eta Lola Lorentek La Maison des Auteursen egindako lanarekin osatzen da.
AlhondigaKomikeko 3. jardunaldiak izango dira eta komikiaren hiru genero garrantzitsuenak aztertuko dituzte:&' || 'nbsp;abenturazkoa, manga eta superheroiena. Hitzaldiak eta komiki sinaketak ere izango dira, Ana Miralles, Ken Niimura eta Jose Maria Berenguer bezalako egileekin.