Itxi

Literatura

Onarpena

Euskadi Literatura saria Azurmendi eta Zubizarretarentzat

Erredakzioa

Sanchez Ostiz, Jokin Mitxelena eta Jesus Mari Mendizabal ere saritu dituzte, euskarazko eta gaztelaniazko saiakeran, ilustrazioan eta euskarara egindako itzulpen onenean, hurrenez hurren.

Patxi Zubizarretan, Jose Azurmendi, Sanchez Ostiz, Jokin Mitxelena eta Jesus Mari Mendizabalek eskuratu dituzte Euskadi Literatura sariak. Euskarazko haur eta gazte literatura, euskarazko eta gaztelaniazko saiakera, ilustrazioa eta euskarara egindako itzulpen onena saritu dituzte, hurrenez hurren.

Gaztelaniazko haur eta gazte literaturari dagokion saria eman gabe gelditu da ("aurkeztutako lan batek ere ez du gutxieneko kalitate mailarik"). Saritutako gainontzeko lanak hauek izan dira:&' || 'nbsp;Patxi Zubizarretaren Xia Tenzinen bidaia miresgarria (Ibaizabalek argitaratua), Eguzki kolpea, Jesus Mari Mendizabalek itzulia (Alberdania eta Elkarrek argitaratua), Jokin Mitxelenaren Ipuin kontalariaren lapikoa, Aizkorrik argitaratua, Azken egunak Gandiagarekin (Joxe Azurmendirena), eta Miguel Sanchez-Ostizen Sin tiempo que perder, Alberdaniak kaleratua.

Atzo iragarri zuten Fermin Etxegoien eta Jose Fernandez de la Sotaren sariak eta 2010eko Euskadi Literatura sarietako zerrenda itxi dute.

Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan iragarri dituzte irabazleak.