Itxi

Literatura

New Yorken dago idazlea

Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao', Brooklyn Rail aldizkarian

Erredakzioa

Literatura lanen kritika jorratzen duen Estatu Batuetako aldizkari ezagunak bizkaitarraren azken lanaren bi kapitulu argitaratu ditu, ingelesez.

Kirmen Uribe New Yorken dugu egunotan, eta bisita arrakastatsua izaten ari da bizkaitarrarena. ''Europako literatura berria'' izeneko jaialdian parte hartzeko egin du Estatu Batuetara bidaia, eta, gainera, Brooklyn Rail aldizkari ezagunean bere lana argitaratuta ikusi du idazleak. Zehazki, Bilbao-New York-Bilbao lanaren bi kapitulu daude irakurgai, ingelesez. Kritikaren Saria eta 2009ko Narratiba Sari Nazioanala irabazi ditu Uribek lana honekin.

Ostegun honetan, hilaren 18an, bukatuko da ''Europako literatura berria'' jaialdia. Ekimenaren helburua Europan egun egiten den literatura berria ezagutaraztea da, eta idazleon lanari AEBetan bultzada ematea. Europako zazpi egilek hartu dute parte Uribez gain: Philippe Claudel (Frantzia), Jenny Erpenbeck (Alemania), Gerhard Roth (Austria), Radka Denemarková (Txekia), Olga Tokarczuk (Polonia), Gabriela Adamesteanu (Errumania), eta Antonia Arslan (Italia) idazleak.