Literatura
Astelehenean
Xabier Leteri omenaldia Bilbon, Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Erredakzioa
Poesia eta musika errezitaldia egingo dute, abenduan zendu zen euskal abeslari eta olerkaria omentzeko. Karlos Jimenezek, Joserra Gartziak, Joxan Goikoetxeak eta Antton Valverdek hartuko dute parte.
Leteren testuak eta doinuak ekarriko dituzte gogora, egilearen hainbat kide eta lagunen eskutik. Karlos Jimenezek, Joserra Gartziak, Joxan Goikoetxeak eta Antton Valverdek hartuko dute parte.
UNESCOk bultzatuta, orain hamar urte hasi zen Poesiaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna. Hainbat ekimen egiten dira urtero martxoaren 21ean, herrialde guztietan poesiaren inguruan egiten diren jarduerak eskertzeko eta poesia oinarrizko kultura forma gisa sustatzeko.